Eduardo Mocoroa Musika Eskolako ikasleak sarituak eta Euskal Herriko orkestra ezberdinetan jotzeko hautatuak izan dira

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/01/23 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Zumaiako klarinete maratoieko lehiaketan Garazi Gil, Nuria Domenech, Uxue Garmendia eta Izadi Otamendik osatutako Tolosako laukoteak 1go saria irabazi zuen.
  • Bestalde hainbat ikasle Euskal Herriko orkestra ezberdinetan jotzeko hautatuak izan dira: EIOn, Euskadio ikasleen orkestra, eta EGOn, Euskadiko gazte orkestra.

Tolosako Eduardo Mocoroa Musika Eskolako ikasleak hainbat sari eta lorpen izan dituzte 2019 hasiera honetan: Zumaiako klarinete maratoieko lehiaketan Garazi Gil, Nuria Domenech, Uxue Garmendia eta Izadi Otamendik osatutako Tolosako laukoteak 1go saria irabazi zuen.

Bestalde hainbat ikasle Euskal Herriko orkestra ezberdinetan jotzeko hautatuak izan dira: EIOn, Euskadio ikasleen orkestra, eta EGOn, Euskadiko gazte orkestra.

  • EIO txikian, Markel Zeberio (biolontxeloa)

  • EIO gazten, Bittor Arostegi eta Manex Gorostegi (perkusioak).

  • EIOn Jon Esnaola (ikasle ohia) eta Aitor Zabala (1go erreserba) (Perkusioak) Orkestra hau Euskadiko eta Inglaterrako kideak osatuko dute erdibana. Hasiera batean 3 perkusio plaza ziran euskaldunentzat baina azkenean 2 izan dira eta orduan Aitorrek errefortzu lana egiteko aukera izango du.

Inglaterran eta Euskadin emango dituzte kontzertuak. Lehenengoa Apirilaren 16an Nottingham eko Albert Hallen.

  • EGOn Malentxo Zeberio eta Maitane Iruiñ (biola eta biolina).

Eduardo Mocoroa Musika Eskolatik beren lan eta lorpenengatik zoriondu dituzte ikasleak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA