Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolaren 2017/18ko matrikulaldia ekainaren 13an zabalduko da

Tolosako Udala
2017/06/10 | Kultura, Gazteria, Jaiak

2017/2018 ikasturterako matrikulaldia ireki du Eduardo Mocoroa Udal Musika eskolak: ekainaren 13an hasi eta plazak bukatu artekoa izango da.

Musika Eskolak, ondorengo mailak eta kurtsoak eskaintzen ditu:

  • 1. ZIKLOA: 4, 5, 6, urtekoentzako tailerrak: jolasak, kantuak, entzumena, erritmoa.
  • HAURREHASIERA: 7 urtetik aurrera, musika irakurri eta instrumentuak ezagutu.
  • 2. ZIKLOA: 8 urtetik aurrera, instrumentua, musika hizkuntza, taldeak...
  • 3. ZIKLOA: 12 urtetik aurrera, instrumentua, osagarriak, taldeak.
  • HELDUAK: 18 urtetik aurrera, musika hizkuntza, instrumentua, taldeak.


Musika eskola

  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 13:30
  • Helbidea: Rondilla kalea, 34 B
  • Telefonoa: 943 65 15 93
  • Emaila: musika@tolosa.eus