Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolaren 2018/19 ikasturteko ikasle berrien matrikulaldia ekainaren 12an irekiko da

Tolosako Udala
2018/06/11 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Era mailakatuan ari dira egiten matrikula eta izen-emateak.
  • Tramiteak Musika Eskolan burutu behar dira, eta edozein zalantza argitu edo argibiderako bertaratu, 943 65 15 93 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus-era idatzi.

Ikasturtea ez da amaitu, baina Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskola hurrengoaren prestaketak burutzen ari da. Bide horretan, jada era mailakatuan ari dira egiten matrikula edota izen-emateak eta 2018-19 ikasturteko ikasle berrien matrikulaldia ekainaren 12an zabalduko da:

  • Maiatzaren 9tik 18ra, bertako ikasleak, jadanik instrumentua jotzen dutenak eta instrumenturik gabeko ikasketak egingo dute matrikula.

  • Maiatzak 22tik 25era, instrumentua 1go aldiz hartuko duten bertako ikasleen izen-ematea.

  • Maiatzak 30ean, plaza bakanteen zozketa gauzatuko da eta ondorenean bilera. 18:00etan ezarri dute hitzordua.

  • Ekainak 4tik 8ra, instrumentua 1go aldiz hartuko duten bertako ikasleen matrikula.

  • Ekainak 12tik 29ra, bertakoak ez diren ikasle berrien matrikula, plazak bete artean.

  • Eta azkenik, irailaren 3tik aurrera, kasu berezien (4. zikloa) eta bakanteak betetzeko matrikulak.

Matrikula orriak eta matrikularako bete beharreko baldintzak atxikita.

Tramiteak Musika Eskolan burutu behar dira, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00era eta 17:15etatik 18:30etara. Edozein zalantza argitzeko Musika Eskolaren egoitzara bertaratu (Rondilla kalea, 34 B), 943 65 15 93 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus-era idatzi.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA