'Euskarabentura' espedizioa bihar, uztailak 17, iritsiko da Tolosara

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/07/16 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Olatz Peon Ormazabal alkateak harrera egin ondoren, Laskorain ikastola izango dute aterpe.
  • Hilabete batez 110 gazte euskara hitz egiten den lurraldeetan zehar dabiltza bertako Kultura Ondarea ezagutzeko eta euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin

“Euskarabentura” espedizioa bihar, uztailaren 17an, iritsiko da Tolosara. Olatz Peon Ormazabal alkateak harrera egingo die. Lehen aldiz ospatzen den ekimen honek uztailaren 1etik 31ra iraungo du. 16 eta 17 urte bitarteko 110 gazteak ari dira parte hartzen, horietatik 7 tolosarrak. Laskorain ikastola izango dute aterpe, eta ekintzen artean, Mattin Zeberio tolosarraren “Zortzi Yukon” film laburra ikusteko aukera izango dute Leidorren, uztailaren 18an. Hilabete honetan euskara hitz egiten den lurraldeetan zehar dabiltza bertako Kultura Ondarea ezagutzeko eta euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Balioetan oinarritutako hezkuntza, kultura eta abentura biltzen dituen programa bat da. Tolosan egonaldia egin ondoren, Hernaniruntz jarraituko dute.

Espedizioa oinez garatzen ari dira, Done Jakue bidea jarraituz. Egunero goizez 20 bat kilometro ibiltzen dira, eta arratsaldean ekintza ezberdinak gauzatzen dituzte, hala nola, tailerrak, museoetara bisitak, hitzaldiak, kirol-lehiaketak eta eztabaidak. Ekimen hau “Euskarabentura” elkarteak sustatu du, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko gazte boluntarioek osatutako talde batek, elkarte publiko eta pribatuen laguntzarekin batera. Lurraldeko ondare eta historia ezagutzeaz gain, partaideak gai ezberdinei buruzko formakuntza jasotzen ari dira, besteak beste, orientazioari eta astronomiari, bisitatutako lekuetako egoera soziolinguistikoari eta bertsogintzari buruzkoa.

Horrez gain, espedizioan zehar, taldeka sormen lan bat gauzatzen ari dira, egunez egun bizitzen eta ikasten ari direna biltzen duena, bai eta ibilbidearen amaieran taldeka emanaldi bat prestatu beharko dute ere. Proiektu honetan euskal kulturako pertsona ezagunen laguntza jasotzen ari dira, gai ezberdinei buruzko tailerrak ematen ari baitira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA