Gazte Topagunea, udako oporraldiaren ondotik, zabalik ostegunetik igandera

Tolosako Udala
2018/09/11 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Irailaren 13an ekingo dio 2018/19 ikasturteari Tolosako Gazte Topaguneak. Astean lau egun finkotan joateko aukera egongo da: ostegunetik igandera.

Ordutegiari dagokionez, ostegunetik ostiralera arratsaldeko 17:00etatik 20:00era zabalduko ditu ateak; larunbat eta igandetan, berriz, 16:30etatik 20:30era.

Gainera, ikasturte hasierako festa ere gauzatuko dute: urriaren 21ean izango da Alondegian, 18:00etatik 21:00etara. Urriaren 14a baino lehen eman behar da izena Topagunean bertan.

Informazio gehiago behar duenak, Kultur etxera bertaratuta, topatolosa@gmail.com helbidera idatzita edota 605 706 937 telefonora deituta eskura dezake. Facebook eta instagramen ere jarrai daiteke Tolosako Gazte Topagunea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA