Gazte Topaguneak 11. urtemuga ospatuko du azaroan hainbat ekimen bereziekin

Tolosako Udala
2018/10/26 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Tolosako Udalak sustatutako Gazte Topaguneak 11 urte beteko ditu azaroan; 2008an ireki zituen ateak lehenengoz. Urtemuga berezia ospatzeko, hainbat ekimen antolatu dituzte, azaroko ohiko orogramazioaz gainera. Hilabete osoan honako ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute 12-17 urte bitarteko nerabeek:

  • Azaroak 1, osteguna.17:30- 19:00. Beldurrezko makilajea.

  • Azaroak 2, ostirala. Beldurrezko filme proiekzioak (2 txanda):

    • 16:30- 18:30 (12- 14 urtekoentzako filma).

    • 19:00- 21:00 (15-17 urtekoentzako filma).

  • Azaroak 16, ostirala. Zaletuko taldearekin afaria eta logoaren sorrera (16- 18 urteko nerabeak).

  • Azaroak 24, larunbata. Zaletuko 1.go esperimentazio gunea, Zo- zongo! taldearekin perkusioa saioa.

Topaguneko urtemugako ekimenak:

  • Azaroak 9, ostirala. 17:00etatik aurrera krepe tailerra.

  • Azaroak 10, larunbata. 17:00etatik aurrera ping pong txapelketa eta merendola.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA