Gipuzkoako historiaren laburpena jaso du liburu batean “Miguel de Aranburu” elkarteak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/11/27 | Kultura, Festak eta Gazteria

Hemen aurkezten den liburua “Miguel de Aranburu” Gipuzkoako Historialarien Elkartearen urte askotako lana da, ia sortu zenetik 2010ean. Saiakera batzuen ondoren, 2007an eztanda egin zuen krisialdiaren ondorioz, azkenean saria jaso genuen. Kutxa Fundazioaren kultura sustatzeko dirulaguntzei esker eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren META programari esker, mota honetako proiektua aurrera eramateko beharrezko berme ekonomikoa lortu genuen. Gipuzkoar erakundeei zein gipuzkoar prestu askori esker, zeinei bere partehartzea eskertzea nahi izan dugu bere izena argitalpenean sartuz, aurre egin genion Gipuzkoako Historiaren Sintesiaren idazlana, maketazioa, itzulpena eta argitaratzeari, emaitza gaur bertan aurkezten dugun liburua dela. Hurrengo pausua testua euskaratzea, maketatzea, imprimatzea eta argitaratzea (azken hau Aldundiaren ardurapean) da, eta horretan gaude, 2017ko bukaera edota 2018ko hasierarako.

Honako liburua Gipuzkoako Historia sintetizatzen saiatu da, batez ere, azken hogeita hamar urteetan argitaratutako lanen bidez. Saiatu da mugarri bat izaten Gipuzkoako historiografian: atzera begiratuz, orain arte egin den ikerketa lanaz kontziente izateko eta, hortik abiatuta, etorkizunera so eginez, oraindik ilunpean geratu edo ia ezezagunak diren pasarteak sakontzearren. Lan honek lagungarria izan nahi du espezializatu gabeko publiko batentzat eta probintziako ikasle eta irakasleentzat, mito, legenda, fruiturik gabeko diren manipulazio eta eztabaida politikoengandik urrun. Berrogei urteko ikerketa historiko eta arkeologiko iraunkorraren ondoren, egun gure probintziaren historiari buruzko ezagupen hobeagoa eta handiagoa dugu.

Gipuzkoa historian zeharreko bidegurutzea bezala ulertu behar da, zeinetik gure lurraldea aberastu duten ideiak, gaiak eta pertsonak pasa diren. Gipuzkoa muga lurraldea da, itsastarra zein lurtarra. Ildo honetatik, gaur egun itsasoari bizkarra emanez bizi gara, iraganean, batik bat XI. mendetik aurrera, itsasorantz jo genuen arren. 

Aurrehistorian zehar, Gipuzkoa bidegurutze dinamikoa izan zen. Historialariek Euskal Herriaren ustezko isolamendua eta bere populaketaren kontserbadurismoa ezeztatu dituzte. Horren adibide argia aztarnategietan agertu diren suharriaren jatoria dugu: Urbasa, Ebro arroa, Salies-de-Bearn edo Landasetako Chalosse.

Antzinaroan Erromatarren presentzia ukaezina da. Arkeologiari esker erromanizazioaren eraginaren ezagupen zehatzagoa dugu, nahiz eta gurea ez izan Erromanizazioa gehien jasan zuenetariko lurraldea. Aitzitik, ezin dugu jakin bertako biztanleek Erromaren alde egin edo borrokatu ote zuten. Dena den, Gipuzkoak Erromaren beharrei nola egin zien aurre da, egun, historialariei eta arkeologoei benetan interesatzen zaiena.

“Gipuzkoa” hitzak Erdi Aroan ikusi zuen argia, hain zuzen ere 1025ean. Historiografiak eztabaida sutsua izan duten gaietan aurrera egin du azken urteetan: Izurrite Beltzaren eragina, baserriaren jatorria, parroki sarearen hastapenak, Gipuzkoaren konkista edo inkorporazioa 1200ean, hirietako eliteen garaipena eta Ahaide Nagusien ustezko porrota, edota Kaparetasun Unibertsalaren sendotzea. Azken urteetan, arkeologiak Goi Erdi Aroaren ezagupen hobeagoa baliatu du, kontuan izanik garai horretako dokumentazio gutxi geratu dela.

Gipuzkoa buru belarri sartu zen Munduko Lehen Globalizazioan XV. mendetik aurrera, Hispaniar Inperioa sustatu eta bultzatuz. Horrela, Gipuzkoak, Hegoaldeko beste euskal probintziek bezala (Araba eta Bizkaia) soldaduekin, hornigaiekin eta armekin lagundu zuten Nafarroako 1512ko konkistan. Egun, badakigu Gipuzkoak ez zuela XVII. mendeko krisialdia gogor pairatu: Hotzaldi Txikiak euskal lurraldeetan 1560-1630 eta 1690-1730 bitartean eragina izan zuen arren, XVII. mendea birmoldaketa, egokitzapena eta aldaketa garaia izan zen: lan zatiketa berria eta dibertsifikazio eta espezializazio prozesuak eman ziren, besteak beste, Amerikatik iritsitako artoaren hedakuntzari ezker, zeinak krisialdi demografikoei bukaera eman zien.

XIX. mendeak Gipuzkoaren industrializazio eta modernizazio prozesua ikusi zuen, barne gatazka eta gerra zibilen gainetik. Horretan ere lagundu zuen gipuzkoarrek garaiko zientziari eta teknologiari egindako ekarpenak. Aurrerapausu horien aurrean “tradizio” bat asmatu, mantendu eta elikatu zen, euskal kulturaren eta izatearen arketipoa sortuz: txapela, abarkak eta brusa benetazko gipuzkoartasuna eta euskalduntasunaren ikurrak bihurtu ziren orduan. Tamalez, oraindik ere jende askok uste du hori dela ia Antzinarotik euskaldun eta gipuzkoar egiten gaituena.

Bukatzeko, Gipuzkoako historiaren azken atala Frankoren diktadurak eta Transizioan zehar gertaturiko mota ezberdineko biolentziek markatu dute. Gure historia, momentuz, bi mugarriekin bukatu dezakegu: ETAk borroka armatuari amaiera ematea eta Donostia 2016an Kultur Hiriburua izatea.

Gipuzkoak etorkizunera begiratzen duen legez, orain gipuzkoar historialariok gure historiaren sintesi hau abiapuntutzat hartuta, etorkizuneko ikerketak martxan jarri ditzakegu, gure historiaren ezagupen sakonagoa izateko. 

Lan honen aurkezpenerako Gipuzkoan zehar 8 hitzaldi daude aurreikusiak, zehatz-mehatz, Donostia, Zarautz, Ordizia, Bergara, Hondarribia, Azkoitia, Tolosa y Eibar; bertan Sintesi honetan parte hartu duten egile batzuk arituko dira, jorratu duten aro eta garaiari buruzko hitzaldiekin, eskualdearen historiako aspektu konkretuei erreparatuz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA