Helduei zuzendutako bi bisita dramatizatu hilean Topicen irailetik ekainera

Tolosako Udala
2018/10/03 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Familiei zuzendutako bisita gidatu antzeztuen arrakasta ikusirik, aurten, estreinekoz eta Topic-eko programa barruan, helduei zuzendutako bisita gidatu antzeztuak jarri dira martxan. Bertan, modu atsegin eta entretenigarri batean, museoa ezagutu ahal izango da, baita museoko pertsonaia ezberdinak ere. Antzezle bat, museo honetan bizi izan den pertsonaia historiko baten paperean sartuko da, bisitariak ibilbidean zehar gidatuz. Modu honetan eta ordu betez, Topic-era hurbiltzen den edonork museoa eta eraikinaren historia modu berezi batean bizi eta ezagutu ahal izango du.

Bisitak hilean behin egingo dira –larunbatetan 11:30etan euskaraz, eta 12:30etan gazteleraz–; goran adierazita dator egutegia. Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7 €.

Aurretiko erreserbarekin, bisita antzeztua nahieran egiteko aukera ere badago (taldeak: 100€ - gehienez 15 pertsona).

BISITA GIDATU TEATRALIZATUAK HELDUENTZAT

Datak: 29/09/2018, 27/10/2018, 24/11/2018, 22/12/2018, 26/01/2019, 23/02/2019, 30/03/2019, Aste santua, 21/04/2019, 25/05/2019, 09/06/2019.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA