Iñauteriak antolatzeko Karroza eta Konpartsen eta Txarangen bilerak asteazken eta ostegun honetan, hurrenez hurren

Tolosako Udala
2018/12/10 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Karroza edo Konpartsetako kideak asteazkenean, abenduak 12, 19:00etan, Kultur Etxean burutuko den bilerara daude deituak.
  • Ostegunerako, berriz, abenduak 13, Txarangak. Arratsaldeko 20:00etan izango da Kultur Etxean.

Datozen iñauterietako Karrozak eta Konpartsak antolatzeko asmoz, Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentuak bilera deitu du asteazken honetarako, abenduak 12, 19:00etan Kultur Etxean. Karroza edo Konpartsetako kideak daude gonbidatuak bertara.

Bestalde, ostegunerako, abenduak 13, Txarangen bueltako bilera bat deitu du ere sail berberak. Honakoa arratsaldeko 20:00etan izango da Kultur Etxean.

Bi bileren helburua datozen Iñauterietako antolakuntza lantzea da. Alor bakoitzeko eragile eta banakoak parte hartzeko deia luzatu dute.

Edozein zalantzaren aurrean, Kultur Etxera deitu daiteke 943 67 03 83 telefonoaren bitartez, edota kultura@tolosa.eus -era idatzi.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA