Iñauterien balorazio bilera irekia asteazkenean, otsailak 14

Tolosako Udala
2018/02/12 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Iñauteriak amaitu bezain pronto, asteazken honetan, otsailak 14, iñauterien balorazio bilera irekia gauzatuko du Tolosako Udalak. Arratsaldeko 19:30ean izango da, Kultur Etxean. Nahi duen orok hartu dezake parte. Hori dela eta, herritar guztiak gonbidatuta daude beraien ekarpenak egin eta iritzia emateko.

  • NON: kultur Etxean.
  • NOIZ: asteazken honetan, otsailak 14, 19:30ean.