Ikasturteko lehen zine zikloaren bonoak larunbatean salgai Leidorren

Tolosako Udala
2018/09/04 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Datorren larunbatean, irailak 8, jarriko dira salgai urria erdirarteko zine zikloko bonuak Leidorreko leihatilan, 11:00etatik 13:00etara. Igandean, irailak 9, izango da lehenengo zine saioa.

Hauxe izango da urriaren 11 bitarteko zine zikloa (eskuliburua atxikita*):

  • Irailak 9, 10: Tully
  • Irailak 13: Ready player one
  • Irailak 15, 17: Buenos vecinos
  • Irailak 15, 16: El mejor verano de mi vida
  • Irailak 20, 21: Matxin + Dersu Uzala. Aurelio Vicenteren film laburra Matxin Labaieni buruz.
  • Irailak 22: Una mujer fantástica. Mahai inguruarekin: Sara Spatz eta Ramon Gomez. Berdintasun sailak bideratua. Donostiako Zinemaldian eskainiko da.
  • Irailak 22, 23, 24: Yucatán
  • Irailak 27: Happy End
  • Irailak 29, 30: Mary shelley
  • Irailak 29, urriak 1: Casi 40
  • Urriak 4: En transito
  • Urriak 6, 7, 8: Las distancias
  • Urriak 6, 7: En la playa de chesil
  • Urriak 11: Western

Haur eta gaztetxoentzako filmak

Uda atzean utzita, berriro ekingo zaio haur eta gaztetxoei zuzendutako zine eskaintzari. Irailaren 16tik aurrera, 4 filmez gozatzeko aukera izanen dute:

  • Irailak 16: Los Increíbles 2
  • Irailak 23: ¡Vaya bichos!
  • Irailak 30: Hotel Transilvania 3
  • Urriak 7: Itsasontziak erreskatean!
Fitxategiak: 
PDF icon zinea.pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA