Internet bidezko sarrerak 13 minututan agortuta, otsailaren 5ean eta 6an izango da berriro aukera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/01/29 | Kultura, Festak eta Gazteria

13 minututan agortu dira Ostegun Gizen, Zaldunita, Astelenita eta Asteartitako zezen-ikuskizunen sarreren %70a. Hori izan da internet bidez saltzeko erreserbatu den kopurua. 16:00etan hasita, 16:15enean ez zen sarrerarik geratzen.

Hala ere, izango da oraindik sarrerak eskuratzeko aukera: kopuru osoaren %25a Leidorreko lehiatilan salduko da otsailaren 5 eta 6an, 16:00etatik 20:00etara edo agortu bitartean; eta gainontzeko %5a, zezen plazako lehiatilan bertan ikuskizun egunetan. Egunero 15:00etatik aurrera agortu arte.

Sarrerek 2017ko prezio berberak mantendu dituzte:

  • Tendidoa: 2 euro lehiatilan; sarean 2,18€.
  • Harmaila: 2 euro lehiatilan; sarean 2,18€.

Kontuan izan:

  • Bai leihatilan eta bai internet bidez, bakoitzak aldiero gehienez 10 sarrera erosi ahal izango ditu.
  • Erositako sarrerak, internet bidez nahiz leihatilan, ezingo dira ez itzuli, ez eta aldatu ere.
  • Astelenitako harmailako sarrerak ez dira salgai jarriko, harmaila osoa aisialdi taldeentzat baita.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA