Ipuin kontalaria bihar, martxoak 22, haur liburutegian

Tolosako Udala
2018/03/22 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Miriam Mendoza ipuin kontalariak saio berri bat eskainiko du bihar, martxoaren 22an, arratsaldeko 6:00etan, 3-6 urte bitarteko haurrentzat, Haur Liburutegian. Gurasoek parte hartzea gomendatzen da, aukera paregabea baita etxean umeei ipuinak nola kontatu ikasteko. Saioa amaitutakoan, umeei kontatutako ipuinen liburu-gida banatuko die liburutegiak gurasoei, etxean kontatu ahal izateko.

Hurrengo saioak apirilak 26an, urriaren 4an, azaroak 8an eta abenduak 13an izanen dira.

Gogoratu:
 
  • Haurrak ez badu gelditzeko gogorik, ez behartu, urtean zehar saio gehiago izango dituzu berriro saiatzeko.
  • Lehenengo saioetan berarekin batera eseri, ipuinak gusturago entzungo ditu eta.
  • Aspertzen eta aztoratzen hasten denean, joateko ordua da. Gainontzeko entzuleok eskertuko dizuegu.
  • Saioa hasi aurretik, komunetik pasatzea komeni da.
  • Gelan sartu baino lehen, zapatak erantzi eta kanpoan utzi.
  • Saioa hasita badago, ezin da sartu.

Tolosako Haur Liburutegia. Andre Maria Plaza, 5. 20400 TOLOSA Tel.: 943697461. E-mail: haurliburutegia@tolosa.eus.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA