Irakurketa klubak urriaren 16an ekingo dio ikasturte berriari

Tolosako Udala
2018/10/10 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Maiatzerarte luzatuko da eta hilero liburu bat izango da hizpide, euskeraz edota gazteleraz. Iazko ikasturteari jarraiki, aurtengoan ere asteartetan izango dira saioak, guztiak 18:30etan liburutegian. Kluba 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago, ez da izena eman behar eta doakoa da. Klubean irakurriko diren liburuak liburutegian mailegatu daitezke.

Ikasturte bakoitzean 8 saio egiten dira: 4 euskaraz eta 4 gaztelaniaz. Aurten lehenengoz bi bloketan banatu dira, urtean zehar tartekatuak izan beharrean, irakurleek hala eskatuta: urtarrilera bitartean gaztelerazko liburuak landuko dira eta otsailetik maiatzera euskarazkoak. Solasaldi guztiak adituek dinamizatzen dituzte; lehen lau saio hauek Monica Leivaren kargu izanen dira. Honakoa da programazioa:

  • Urriaren 16an, asteartea, 18:30ean: Pedro Mairal-en 'La Uruguaya'.
  • Azaroaren 13an, asteartea, 18:30ean: Joe Bageant-en 'Crónicas de la América profunda'.
  • Abenduaren 11n, asteartea, 18:30ean: Aki Shimataki-ren 'Hozuki, la libreria de Mitsuko'.
  • Urtarrilaren 22an, asteartea, 18:30ean: Angelika Schrobedorff-en 'Tú no eres como otras madres'.

Urte amaieran emango da ezagutara otsailetik aurrerako programazioa.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA