Iritsi da 2018ko sanjoanetako kartela aukeratzeko unea

Tolosako Udala
2018/05/14 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Pasaden astean batu zen Tolosako kartel lehiaketako epaimahaia eta lehen galbahea pasa zieten aurkeztutako lanei. Horrela 18 lanetatik seik lortu dute epaimahaiaren oniritzia eta orain, herritarrena lortzea geratzen zaie. Epaimahaia Txitxi Orbegozo, Zigor Agirezabala, eta Kultura zinegotziek osatu dute eta maila altua eta ondorioz aukeraketan izan ohi dituzten zailtasunak azpimarratu dituzte.

Epaimahaiak hautatutako lanak ikusgai egongo dira 25 arte Antonio Maria Labaien kultur etxeko Areto Nagusian. Horrela, sei lan horien artetik aterako da irabazlea, baina horretarako herritarren bozkak ezinbestekoak izango dira. Bozka www.tolosa.eus -en edo Kultur Etxean bertan eman daiteke maiatzaren 25 bitarte. Honatx ordutegia: 10:00-13:00 / 17:00-20:00 (asteburuan arratsaldez soilik).

Aukeratutako lanak ikusteko eta bozka emateko: https://udala.tolosa.eus/eu/zerbitzuak/kultura-gazteria-jaiak/festak/sanjoanak/bozketa.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA