Olentzero eta Mari Domingik Tolosa bisitatuko dute abenduaren 24an

Tolosako Udala
2017/12/22 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Olentzerok eta Mari Domingik Plaza Zaharretik hasiko dute Tolosako bisita, 17:30ean. Ikazkinak eta Mari Domingik, 18:50 aldera, marrazki lehiaketako opariak banatuko dituzte eta ondoren haur guztiekin egongo dira 20:00ak arte.

Txalapartariak, erraldoiak, kriseiluak, trikitilariak, antortxekin joango diren haurrak eta Udaberri taldeko dantzariak izango dituzte lagun.

Egingo duten ibilbidea honakoa izango da: Plaza Zaharra, kale Nagusia, Gorriti Plaza, Rondila kalea, Euskal Herria plaza, Rondilla kalea, Atadi kalea, Solana kalea eta Zerkausia.

Eguberri on!


Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA