Olentzero eta Mari Domingiren etorrera dela eta, astelehenean, abenduak 24, aldaketak izango dira trafikoan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/12/21 | Kultura, Festak eta Gazteria

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera dela-eta, astelehenean, abenduak 24, Rondila kalea itxita egongo da trafikoarentzako 14:00etik 21:00etara.

Ibilbide luzeko autobusek beren geltokia aldatuko dute Rondila 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki).

TSST autobusak Amaroztik sartuko dira Tolosara eta geltoki hauek izango dituzte: Zezen plaza, Nafarroa etorbidea, Jon Andoni Irazusta (biala) eta Larramendi.

Tolosaldeko autobusek ere geltokiak aldatuko dituzte: Rondila 34tik Santa Klara (Zumardi txiki) mugitzen da eta San Frantzisko eliza eta San Frantzisko Geltoki zerbitzutik kanpo geratuko dira.

Hiribusa berriz, Rondila 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki) mugituko da eta San Frantzisko elizakoa Foruen etorbidera, San Frantziskoko bidegurutzetik gertu.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA