'Titerescena' ikuskizun bildumaren hasiera asteburuan Madrilen, Topic-en kolaborazioarekin

Tolosako Udala
2018/10/10 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Estatuko Antzerki Zentruak, Topic-Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentruarekin elkarlanean, Titerescena aurkeztuko du asteburu honetan; txotxongiloen munduari eskainitako ikuskizunen bilduma baten bitartez.

Azken urte hauetan espezializatutako konpainia multzo baten 40 ikuskizun baino gehiago eman dira. 2018-2019 denboraldian atzerriko konpainiak (Grezia, Alemania, Italia) zein estatukoak (Asturias, Katalunia, Galizia, Madril, Euskal Herria eta Valentzia) ikus ahal izango dira. Egitarauak ere profesional eta haurrei zuzendutako tailer eta ikastaroak ere eskaintzen ditu.

Anita Maravillas konpainiak (Euskal Herria) indiar txikien herrixkako biztanleei buruzko Jon Braun izeneko lanarekin inauguratuko du aurtengo denboraldia urriaren 6an (13:00 eta 17:00) eta 7an (11:00 eta 13:00), Valle Inclán antzokian.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA