Tolosa berdea 2019ko egutegian irudikatzeko argazkiak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/07/10 | Kultura, Festak eta Gazteria

2019ko Tolosako Egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzeko lehiaketa zabaldu du Udalak. Aurtengo gaia Tolosa berdea da eta argazkiak bidaltzeko aukera uztailaren 15a bitartekoa izango da. Tolosako Udalaren web orriko (www.tolosa.eus) Tolosanklisk atalaren bidez hartu behar da parte.

Lehiaketa proposamenak aurkeztu nahi dituzten guztiei irekita dago, eta herritarrek argazkirik gustukoenak bozkatzeko aukera izango dute. Epaimahai batek 40 argazki aukeratuko ditu uztailaren 15a bitarte aurkeztutako guztien artean, eta horietatik herritarren bozka gehien jasotakoa izango da egutegiko azaleko argazki nagusia. Ostean, epaimahaiak aukeratuko ditu hilabete bakoitzeko argazki bana, hau da, guztira 12. Bozka eman dutenen artean sari bat zozketatuko da.

Hainbat sari jokoan parte-hartzaileentzat
  • Irabazle 1: argazkia egutegiaren azalean agertuko da + 600 €
  • 12 Finalista: argazkia egutegiaren hilabeteetako batean agertuko da + 200 €
Oinarriak
  1. Lehiaketaren gaia: "Tolosa berdea"
  2. Argazkien formatua: etzanak/horizontalak 2 Mb eta 10 Mb bitarteko pisukoak.
  3. Parte-hartzaile bakoitzak aurkez dezakeen argazki-kopurua: 1 eta 5 bitartean.
  4. Lehiaketaren faseak:
  • Argazkiak aurkezteko epea: uztailaren 15a arte.
  • Epaimahai batek hautaturiko 40 argazki finalisten aurkezpena: irailaren 7an.
  • Ikusleen bozketa: irailaren 8tik 23ra.
  • Argazki irabazleen aurkezpena: urriak 1.
  • Botazioan parte hartu dutenen arteko sariaren zozketa: urriak 1.
  • Egutegia banatzea: azaroaren 7, 8 eta 9an.

      5. Igo zure argazkia/k www.tolosa.eus web orriko Tolosanklisk atalaren bidez.

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak www.tolosa.eus -eko Tolosanklisk atalean daude. Informazioa gehigarria behar izanez gero, kultura@tolosa.eus -era idatzi, 943 67 03 83ra deitu edota Antonio Maria Labaien Kultur Etxera jo daiteke (Trianguloa plaza 1 – 20400 Tolosa).

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA