Tolosa eta Tafalla elkar hartuta Aranburu Jauregiko 'T+T' erakusketan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/12/12 | Kultura, Festak eta Gazteria

Aurten 3 erakusketa batera datoz Tolosara, argazkilaritzari bultzada berria emanez.

Alde bateik, T+T daukagu. Zer esan dezakegu proiektu honetaz? T+T izeneko lana 2 argazki talderen elkarkidetzaren ondorioa da, Tolosako Targazki elkartea eta Tafallako Colectivo Fotográfico Higuera Argazki Elkartearenak, hain zuzen ere. Esparrua, argazkilaritza da. Edukia, bai Tafallan eta bai Tolosan, komunean dauzkagun 30 gai da, adibidez, Felipe Gorriti Tolosako organo-jotzailea izan zen, eta Tafallakoa ere bai; Tolosak izen handiko sopranoa du (Ainhoa Arteta) eta Tafallak ere berea du (Sabina Puértolas); eta horrela, 30 gai osatu arte. Helburua erakusketa egitea da lehenbizi Tolosan eta gero Tafallan, bertan gai bakoitzetik 2 argazki erakutsiko dira, bat Tolosakoa eta bestea Tafallakoa.

Bestaldetik, ARGIZAIOLA erakusketa dakargu.

Aurreko urteetan azaldu bezala, Argizaiola Euskal Herriko Lehiaketa da, “Lehiaketen Lehiaketa” esaten zaio, bertan parte hartzen dutenek akreditazioa lortu baitute beste lehiaketa batean. Saria EHATEk (Euskal Herriko Argazki Taldeen Elkartea) ematen du.

Aurten erakutsiko duguna 2017koa da, eta bertan, Asier Garagarza tolosarra izan zen irabazlea. Erakusketak 40 bat argazki ditu, 40x50 da neurria.

Eta Asier Garagarza aipatuta, arestian CEF-ek (Confederación Española de Fotografía) 2018KO ESTATUKO ARGAZKILARIRIK HOBERENARI SARIA eman dio TARGAZKIko kideari. Hori dela eta, sari horretako 3 finalisten lanak ere dakartzagu: NOUR EDDINE EL GHOUMARI, KATY GÓMEZ CATALINA eta ASIER GARAGARZA sarituarena, 30 argazki osotara.

Ikus daitekeen bezala, abenduaren 15etik urtarrilaren 12ra argazkizaleek oso aukera polita daukazue Tolosako Aranburu Jauregian.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA