Tolosako txoko berdeen argazkirik onenak aukeratzeko unea 2019ko egutegia osatzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/09/06 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • 40 argazki izan dira aukeratuak eta www.tolosa.eus webgunean eta Aranburu Jauregian egongo dira ikusgai irailaren 8tik 23ra.
  • Bozkak www.tolosa.eus web orriaren bidez eman behar dira. Bozka ematen dutenen artean I-PAD MINI bat zozketatuko da.
  • Egutegiko azaleko argazkia herritarrek aukeratuta, epaimahaiak hilabete bakoitzeko argazki bana hautatuko du.

Tolosako Udalak egiten duen egutegiak Tolosa berdea izango du gaitzat 2019an eta egutegiaren argazkiak aukeratzeko TolosanKlisk lehiaketa izan da iturburu. Lehiaketaren IV. edizioan, guztira, Tolosako gune berdeen 277 argazki aurkeztu dituzte 67 parte-hartzailek.

Jada epaimahaiko kideek, Iñigo Royo eta Ura Iturralde argazkilariek, 40 argazki aukeratu dituzte uztailaren 15a bitarte aurkeztutako guztien artean, eta horietatik herritarren bozka gehien jasotakoa izango da egutegiko azaleko argazki nagusia. 40 argazki horiekin erakusketa webgunean eta Aranburu Jauregian egingo da, irailaren 8tik 23ra ohiko ordutegian (asteartetik larunbatera: 17:30-20:30) eta bozkak, www.tolosa.eus webgunearen bidez (HEMEN) eman ahal izango dira.

Ostean, egutegiko azaleko argazki nagusiaz gain, epaimahaiak hilabete bakoitzeko argazki bana, hau da, guztira 12 aukeratuko ditu. Bozka ematen dutenen artean I-PAD MINI bat zozketatuko da.

Hainbat sari jokoan parte-hartzaileentzat

  • Irabazle 1: argazkia egutegiaren azalean agertuko da + 600 €.
  • 12 finalista: argazkia egutegiaren hilabeteetako batean agertuko da + 200 €.

Lehiaketaren faseak

  • Ikusleen bozketa: irailaren 8tik 23ra.
  • Argazki irabazleen aurkezpena: urriak 1.
  • Botazioan parte hartu dutenen arteko sariaren zozketa: urriak 1.
  • Egutegia banatzea: azaroaren 7, 8 eta 9an.

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak www.tolosa.eus -eko Tolosanklisk atalean daude. Informazioa gehigarria behar izanez gero, kultura@tolosa.eus -era idatzi, 943 67 03 83ra deitu edota Antonio Maria Labaien Kultur Etxera jo daiteke (Trianguloa plaza 1 – 20400 Tolosa).

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA