'Txotxongilo animatuak', aldizkako erakusketa berria Topic-en

Tolosako Udala
2018/09/25 | Kultura, Gazteria, Jaiak

”Txotxongilo animatuak” izeneko Topic-eko aldizkako erakusketa berria gaur zabaldu da Jose Luis Rebordinos, Donostiako Zinemaldiko zuzendariaren eskutik. Erakusketa, Zinemaldiko 66. edizioko programazioaren baitan dago eta Lourdes Villagómez eta Coke Riobóo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Stop motion-a egiteko objektuen gainean eskuz mugimendu txiki progresiboak aplikatzen dira eta aldiro argazkia egiten da. Argazki horiekin bideo editore baten bidez sekuentziak sortzen dira mugimenduaren ilusioa sortuz.

Publiko orokorrari zuzendutako erakusketa honek animazio mota honetan erabiltzen diren prozesu eta teknika desberdinak erakusten ditu, egile independenteek egindako lan-adibideak erakutsiaz. Hau, erakusketarako bereziki prestatu diren elementuen bitartez (jostailu optikoak, dioramak) eta laburmetraia eta luzemetraietako dekoratu eta txotxongiloen bitartez erakusten da. 

Erakusketaren lehenengo zatia animazioaren aurrekariez mintzo da (zootropoa edo fenakistiskopioa bezalako tresnen bitartez) eta stop motion animazioan jarraitzen diren prozesuak azaltzen dituzten elementuak barne hartzen ditu: story board-a, pertsonaien diseinua, pertsonaia eta dekoratuen eraikuntza, animazio-standean filmatzeaa eta soinu-postprodukzioa.

Bigarren zatian ekoizpen nazional batzuetan erabili diren dekoratu, txotxongilo eta filmen erakusketa bat dago. Atariko zerrenda bat ondorengo sortzaile hauekin: Segundo de Chomón, Pablo Llorens, Sam Ortí, Mercedes Gaspar, Isabel Herguera, Coke Riobóo, César Díaz, Laura Ginés, Eduard Puertas eta Irene Iborra (Citoplasmas), Ana Solanas eta Marc Riba (I+G Stopmotion), Fernando Cortizo eta Virginia Curiá.

Topic-en zabaldu berri den "Txotxongilo animatuak" erakusketaren osagarri bezala eta Zinemaldiarekin duen lotura dela eta, irailaren 25 eta 29an animazioko laburmetraien bi emanaldi antolatuko ditugu. Emanaldiek "Txotxongiloak eta animazio-zinema" izenburua dute. Bi saio egongo dira, bat helduentzat eta beste bat haurrentzat. Bihar, hilak 25 (20:30), helduentzat izango da eta larunbatean (18:30) haurrentzat. Biak Topic-eko antzokian izango dira eta doako sarrera izango dute.

2018/09/21tik 2019/02/28ra

Erakusketa ikusteko ordutegia:

Udazkena eta Negua:

  • 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astear, asteaz, oste, osti)
  • 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (larunbata, igandea eta jai egunetan)
  • Astelehenak itxita

Gabonetako ordutegia:

  • Abenduaren 21etik urtarrilak 6 arte 10:00-14:00 eta 15:00- 19:00
  • Gabon eta urte berri egunetan Topic itxita egongo da.
  • Gabon gau eta urte zahar egunetan goizez bakarrik egongo da irekita, 10etatik 14tara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA