Udaberri Dantza taldeak suziria jaurtita, sanjoanetan murgildu da Tolosa

Tolosako Udala
2017/06/21 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Udaberri Dantza Taldeak jaurti du aurtengoan Tolosako 2017ko San Joan jaiei hasiera emateko suziria. 1957an hasitako ibilbidearen ospakizunetan murgilduta daude 60 urte hauetan taldearen kide izan direnak. Alkateak gogora ekarri ditu fundatzaileak: Xalbador Garmendia eta Felix Galdona: “garai gogorrak ziren haiek, frankismoaren azkenak; baina ordutik, Tolosak ez dio dantzatzeari utzi. Euskal dantzen, musikaren eta euskal kulturaren arnasgunea da Udaberri. Etorkizunean Tolosak beste 60 udaberriz gozatzen jarrai dezala. Mila esker" borobildu du.

Egitaraua argitaratu eta zabaltzeko laguntza eskaini duten babesleei eta ekitaldien antolakuntzan diharduten eragileei ere eskerrak eman nahi dizkie Tolosako Udalak.

Igaro ditzazuela San Joan jai zoriontsuak, eta izan daitezela uda on baten hasiera. Errespetuz, eta algara artean.

Eskuratu programazio osoa eta eskuorria*