Udako gauak giroz bete

Tolosako Udala
2018/07/04 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Hiru zine emankizun eta bost ikuskizunek osatzen dute egitaraua, udako ohiko programazioari gehitzen zaiona.

Mende laurdeneko langa igaro du Gau Girok, 26 urte bete berritan. Udako gauak alaitzeko helburuarekin da bueltan. Aurtengoak ostiralean, uztailak 6, emango dio hasiera Txabeli Sierrak eta Maitane Ezpeletak osaturiko biolin eta gitarra duoaren 'Sokartean' emanaldiarekin. 22:30ean izango da Txurrerian.

Hori lehena, guztira 8 ikuskizunek osatzen dute egitaraua. Uztailaren 13an izango da bigarrena, 22:30ean, Plaza Berrian: 'Don Inorrez' Imanol Ubeda abeslariaren eskutik.

Uztailaren 20an, 23:00etan Alondegia plazan Tolosako Udal Musika Bandak emanaldia eskainiko du.

Horri jarraiki, uztailaren 23, 24 eta 25ean, aire libreko zinea izanen da: 'Handia'. Guztiak 22:30ean, Larramendi, Amarotz eta Berazubin, hurrenez hurren.

Uztailaren 27an, 'Block', 'Lau Eme' eta 'Pool' dantza eta antzerkia uztartzen dituzten ikuskizunak izango dira Plaza Zaharrean. 20:00etan hasita, segidan izango dira guztiak.

Eta azkenik, Gau Giro 2018 borobiltzeko, Klaus Van Den Kerkhoff alemaniarrak organo kontzertua eskainiko du Andre Maria elizan. Hau ere 20:00etan hasiko da.

Honez gain, beste hainbat ekintzak osatzen dute udako programazioa. Guztiak Udan Tolosan Zer? eskuorrian dituzue jasoak eta www.agenda.tolosa.eus web orrian:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA