Udako ordutegi eta ekintza sorta Tolosako Gazte Topagunean

Tolosako Udala
2018/06/28 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Tolosako Udalak sustatutako Gazte Topaguneak udaldiari ekin berri dio. Ordutegi berezia izango du urtaro berrian, sanjoanen ondotik hain zuzen: astelehenetik ostegunera egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara. Horrez gain, uztailean zehar, honako ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute 12-17 urte bitarteko nerabeek:

  • Uztailak 3, asteartea: Altxorraren bila Tolosan zehar. 12:00- 14:00
  • Uztailak 5, osteguna: Kaiak eta pizza afaria. Izen ematea: 3€. 15:00- 21:00
  • Uztailak 10, asteartea: Orientazioa. 12:00- 14:00.
  • Uztailak 12, osteguna: Sendavivara irteera. Izen ematea 15€. Egun osoko irteera izango da.
  • Uztailak 17, asteartea: Argazki rallya Tolosatik barrena. 11:30- 13:00.
  • Uztailak 18, asteazkena: Uraren eguna. 11:00- 13:00.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA