Udako zine zikloaren bonoak larunbatean jarriko dira salgai Leidorren agortu bitartean

Tolosako Udala
2018/06/14 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Datorren larunbatean, ekainak 16, jarriko dira salgai udako zine zikloaren bonuak Leidorreko leihatilan, 11:00etatik 13:00etara.

 

Hauexek izango dira ekainaren 16tik uztailaren 16ra bitarteko, hilabete juxtu, zine zikloak barneratuko dituen filmak:

 

  • Ekainak 16, 17, 18: Jurassic World: el reino caído. Bonudunek +4,5€.

  • Ekainak 21: Un lugar tranquilo*.

  • Ekainak 27: Enfemme.

  • Uztailak 1, 2: Lean on Pete.

  • Uztailak 5: Isla de perros.

  • Uztailak 8, 9: Las estrellas de cine no mueren en Liverpool.

  • Uztailak 12: Caras y lugares.

  • Uztailak 15, 16: La mujer que sabía leer.

 

* Film hau aurreko bonukoa da.

 

Ordutegiak eta pelikula bakoitzaren laburpena erantsita duen eskuliburua atxikita.

Fitxategiak: 
PDF icon zinea_2018_06.pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA