Urria eta azaroa arteko haur zine bonoa larunbat honetan salgai Leidorren

Tolosako Udala
2018/10/04 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Urriak 7an hasi eta azaroak 18a bitarte luzatuko den zine bonoa datorren larunbatean, urriak 6, jarriko da salgai Leidorreko lehiatilan: 11:00etatik 13:00etara. 7 film ikusteko aukera izango dute haur eta gaztetxoek 8 saiotan. Ohiko eran, igande eta jaiegunetan izango dira, guztiak 17:00etan Leidor aretoan. 9 euroko prezioa du eta 500 ale jarri dira salgai. Hauxe da programazioa:

  • Urriak 7, igandea:ITSASONTZIAK ERRESKATEAN! (denentzat) 75 min. Euskaraz
  • Urriak 12, ostirala: CHRISTOPHER ROBIN (denentzat) 100 min. BONUDUNEK +3,5€
  • Urriak 14, igandea: CHRISTOPHER ROBIN (denentzat) 100 min. BONUDUNEK +3,5€
  • Urriak 21, igandea: LUIS ETA ESTRALURRTARRAK (denentzat) 85 min. Euskaraz
  • Urriak 28, igandea: LOS FUTBOLISIMOS (denentzat) 100 min.
  • Azaroak 10, larunbata: GO!AZEN (denentzat) 60 min. AURRESTREINALDIA Euskaraz
  • Azaroak 11, igandea:COLMILLO BLANCO (denentzat) 85 min.
  • Azaroak 18, igandea: SMALL FOOT (denentzat) 95 min. Euskaraz

*Eskuorria atxikita

Eskainiko diren 7 filmetatik, 4 euskaraz izango dira, tartean Go!azen ETB-ko telesailaren aurre-estreinaldia. Urriak 12 eta 14an eskainiko den “Christopher” filma, estreinaldia izanik, bonutik kanpo geratuko da eta bonudunek 3,5€ gehiago ordaindu beharko dute.

Informazio gehiagorako, Kultur Etxera jo daiteke, 943 670 383 telefonora deitu edo kultura@tolosa.eus -era idatzi.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA