Urtarrila eta otsaileko filmak batzen dituen zikloaren bonoa ostiralean, urtarrilak 18, jarriko da salgai Leidorren

Tolosako Udala
2019/01/15 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Salmenta 17:00etatik 19:00etara egingo da.
  • Zikloa urtarrilaren 20tik, igandea, otsailaren 14ra, osteguna, luzatuko da. Emanaldi berezia eskainiko da urtarrilaren 23an: 'Iñauterikeriak'.

Datorren ostiralean, urtarrilak 18, jarriko dira salgai zine ziklo berriko bonuak Leidorreko leihatilan, 17:00etatik 19:00etara. Ziklo hau urtarrilaren 20tik, igandea, otsailaren 14ra, osteguna, luzatuko da. Emanaldi berezia eskainiko da urtarrilaren 23an arratsaldeko 20:00etan: 'Iñauterikeriak' ikusentzunezkoa, Pablo Dendaluze eta Joseba Urretabizkaiak garatua. Honako filmak barneratuko ditu zikloak (eskuliburua atxikita*):

  • Urtarrilak 20, 21: Tu hijo

  • Urtarrilak 23: Iñauterikeriak

  • Urtarrilak 24: The rider

  • Urtarrilak 26, 28: Tiempo después

  • Urtarrilak 27: El regreso de Ben

  • Urtarrilak 31: Quién te cantará

  • Otsailak 2, 4: Lazzaro feliz

  • Otsailak 2, 3: Sobre ruedas

  • Otsailak 7: Barton Fink

  • Otsailak 9: Juliet desnuda

  • Otsailak 10, 11: Yuli

  • Otsailak 14: Un asunto de familia

Haur eta gaztetxoentzako filmak

  • Urtarrilak 20, igandea, 17:00: Ploey

  • Urtarrilak 27, igandea, 17:00: Superlopez

  • Otsailak 3, igandea, 17:00: El regreso de Mary Poppins

  • Otsailak 10, igandea, 17:00: Spiderman

Fitxategiak: 
PDF icon zinea.pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA