Urteko azken haur zine bonoak 6 film eskainiko ditu 8 saiotan

Tolosako Udala
2018/12/10 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Abenduak 16an hasi eta 2019ko urtarrilaren 20ra bitarte luzatuko den zine bonoa datorren larunbatean, abenduak 15, jarriko da salgai Leidorreko lehiatilan: 11:00etatik 13:00etara.

Abenduak 16an hasi eta 2019ko urtarrilaren 20ra bitarte luzatuko den zine bonoa datorren larunbatean, abenduak 15, jarriko da salgai Leidorreko lehiatilan: 11:00etatik 13:00etara. 6 film ikusteko aukera izango dute haur eta gaztetxoek, 8 saio ezberdinetan. Ohiko eran, igande eta jaiegunetan izango dira, guztiak 17:00etan Leidor aretoan. Hauxe da programazioa:

  • Abenduak 16, igandea, 17:00: 'Horman erlojua duen etxea'. Euskaraz.
  • Abenduak 23, igandea, 17:00: 'Udare erraldoiaren istorio harrigarria'. Euskaraz.
  • Abenduak 29, larunbata, 17:00: 'Animales fantasticos: los crimenes de Grindelwald'.
  • Abenduak 30, igandea, 17:00: 'Ralph rompe internet'. (bonodunek +3,5€).
  • Urtarrilak 2, asteazkena, 17:00: 'Animales fantasticos: los crimenes de Grindelwald'.
  • Urtarrilak 4, ostirala, 17:00: 'Ralph rompe internet'. (bonodunek +3,5€).
  • Urtarrilak 13, igandea, 17:00: 'Kika superbruja, nueva aventura de invierno'.
  • Urtarrilak 20, igandea 17:00: 'Ploey, ez duzu inoiz bakarrik egan egingo'. Euskaraz.

*Eskuorria atxikita

Eskainiko diren 6 filmetatik, 3 euskaraz izango dira. Abenduak 30ean eta urtarrilak 4an eskainiko den 'Ralph rompe internet' filma, estreinaldia izanik, bonutik kanpo geratuko da eta bonudunek 3,5€ gehiago ordaindu beharko dute.

Informazio gehiagorako, Kultur Etxera jo daiteke, 943 670 383 telefonora deitu edo kultura@tolosa.eus -era idatzi.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA