Zeramika tailerra, landare landaketa edota bideojokoen eguna maiatzean Gazte Topagunean

Tolosako Udala
2018/05/07 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Tolosako Udalak sustatutako Gazte Topaguneak, maiatzeko programazioa osatu berri du. Hilabete osoan honako ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute 12-17 urte bitarteko nerabeek:

  • Maiatzak 11, ostirala: zeramika tailerra Kultur Etxean. Izena eman behar da Topagunearen sare sozialen bitartez edo Kultur Etxean presentzialki.

  • Maiatzak 18, ostirala: zeramika tailerra Kultur Etxean. Izena eman behar da Topagunearen sare sozialen bitartez edo Kultur Etxean presentzialki.

  • Maiatzak 25, ostirala: landare landaketa.

  • Maiatzak 31, osteguna: Tolosa zigarrokinik gabe, tailerra.

  • Ekainak 1, ostirala: Bideojokoen eguna: Errealitate birtuala eta bideojokoak.

Fitxategiak: 
PDF icon maiatzeko egitaraua

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA