4000 San Markos pasteltxo egin eta banatu dira Tolosa Goxuan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/10/30 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Urteko larunbat gozoena da gaurkoa, urriak 28, Tolosan. Gozogile ugariren produktuak erosteko aukera izateaz gain, haur zein helduk, sagar tarten lehiaketan parte hartu dute, guztira 28k. Ximena Cebererio tolosarra aukeratu dute garaile Elena Arzakek, Eva Argiñanok eta Imanol Zubelzuk osatutako epaimahaiak; bigarren, berriz, Nagore Gutierrez zarauztarra. Gainera, 4000 San Markos pasteltxo egin eta banatu dituzte. Haurrek ere hartu dute parte, aurtengoan Tolosako gozogileen bisita jaso baitute ikastetxe ezberdinetan, ofizioaz eta Tolosak artisau gozogintzaz duen usadioaz ikasteko. Guztia alaitzeko, musikak ere presentzia izan du Tolosaldea eta Goierri Kantuzi eta Europar Abesbatza Sari Nagusiko Vesna Childrens Choir errusiar abesbatzaren bisitari esker.

Festa giroak jarraipena du arratsaldean Txirri, Mirri eta Txiribitonen Patxistein ikuskizunarekin Leidorren; 17:00etan izango da. Ordu berean, Laskorain ikastolak antolatuta, kale antzerkiak hartuko ditu Tolosako txoko ezberdinak. Gauean, Bonberenean, Saionazi eta Ixo-ren kontzertuak.

 

Argazki galeria

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA