Datorren maiatzaren 31tik ekainaren 3ra ospatuko den Bisigu eta Sagardo Festarako txartelak salgai

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/05/09 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Bisigua eta Sagardo Festa ospatuko da Tolosan, maiatzaren 31tik ekainaren 3ra , kosta eta nekazal giroa elkartuko dituen ekitaldiez jositako programazio batekin.

Festa girotuko duten ekitaldien berri aurrerago emango badugu ere, jakitera eman nahi dugu otorduetarako tiketak jada salgai daudela Tolosaldea Tour-en. Batetik sagardoarekin maridaje-afaria antolatu da ostegun gauerako Txinparta elkartean, 25 eurotan. Bestetik Tolosako Zerkausian bisiguaren menua dastatzeko aukera izango da larunbat eguerdian, gauean eta igande eguerdian 55 eurotan.

Tiketak telefonoz 943 697 413 zenbakian edota korreo elektronikoz tour@tolosaldea.eus helbidean erreserbatu daitezke.

Bisigu Menua (55 Euro)

  • Antxoak Gatzetan
  • Tomate entsalada hegaluzearekin
  • Zainzuria Nafarroa A.G.B.
  • Bisigua Parrillan
  • “Bixigoxo” postrea
  • Edarietan: Heras Cordon (kriantza), Gaintza (txakolina), Insalus (ura), Irigoien-Herrera (sagardoa) eta Zabala (kafea).

Sagardoarekin Uztartze Afaria (25 euro)

  • Urdetxe lontxeatuak: txorizoa eta urdaiazpikoa
  • Nafarroako Alkatxofak
  • Sagardoz Sorbetea
  • Urdetxe xolomoburua
  • Gazta dastatzea sagar dultzearekin

*Plater bakoitza sagardo edo deribatu batekin aterako da

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA