Garaiko produktu aukera zabala ohiko erosle zein bisitarientzat zubi honetan azokan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/12/12 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Oso giro alaia bizi izan genuen larunbat honetan Tolosako kaleetan. Zubi luzea eta Txuleta festa zirelarik, kanpoko bisitari asko etorri ziren herrira, eta larunbata goizean gehienek azoka bisitatzea izan zuten helburu.

Eskaintza negukoa eta oso zabala. Kalitatezko barazki asko: zerba, espinaka, kalabaza, azalorea, bruselaza, romanesku aza, borraia, letxua edo eta babarrunaren kasu, eta fruta zerrenda are zabalagoa. Urteko puntu onenetariko batean gaude fruta eskaintzari dagokionez. Kakiak edota kiwiak helduak daude dagoeneko, eta sagarra ere oso ona dago oraindik. Intxaurrak eta urrak ere oso urte onean daude, eta eskaintza zabala eta kalitatezkoa osatzen ari dira.

Perretxiko zerrenda, urte osoan bezelaxe, eskaxa. Badira, baina kanpotik ekarritakoak baina ez ohiko diren espezie guztiak. Onddoak, ziza horiak eta gamuzak erosteko aukera izan genuen.

Aipatzekoak Berdura plazako koloreak. Apaingarriko landareak ugaritzen ari dira, eta gabonetako apaingarriekin batera, plaza kolorez margotu zuten. Merezi du bueltaxka egitea…

Eskaintza eta prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi 2017-12-09.xlsx

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA