Larunbatetik aurrera zuhaitz eskaintza zabala aukeran Tolosako Azokan, bi asteburutik behin

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/01/08 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Urtarrileko eta otsaileko 2. eta 4. larunbatetan Atadi kalean zuhaitzak egongo dira salgai. Ataungo Justo Dorronsoro Zurutuzak ezarriko du postua eta hitzordua 08:00etatik 14:00etara izango da. Mota orotako zuhaitzak eskuratu ahal izango dira bertan, baita fruitu arbolak ere. Honakoak dira egun zehatzak:

  • Urtarrilak 12.
  • Urtarrilak 26.
  • Otsailak 9. Zuhaitz Azoka Berezia Trianguloan.
  • Otsailak 23.

Larunbateroko azoka ere hor

Atadi kalean zuhaitzak erosteko aukeraz gain, udalerriko beste hainbat gunetan ere erosi ahal izango dituzte bisitariek bertako produktuak. Alde batetik, Zerkausia, inguruko baserritarrek larunbatero bezala beraien produkturik onenak ekarriko dituzte, baratzetik zuzenean, edonork goza ditzan. Besteak beste, urte garai edo sasoi honetakoak: azaloreak, brokoliak, bruselako azak eta eskarolak. Bestetik, Berdura plazan, loreak eta landare haziak izango dira salgai. Azkenik, era guztietako produktuak eskuragarri izando dira Euskal Herria plazan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA