Piper erreak larunbatero Euskal Herria plazan asteburu honetatik aurrera

Tolosako Udala
2018/09/13 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Tolosako azokaren eskaintza oparoaren baitan, piper erreak erosteko aukera izango dute herritar zein bisitariek larunbatero Euskal Herria plazan irailaren 15etik aurrera. Azken hiru urteetan bezalaxe, Jose Luis Amatriain izango da piperrak unean bertan erreko dituena. Larunbateroko azokaren ohiko ordutegian, larunbat honetan hasi, irailak 15, eta urriaren 13a bitarte.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA