Tolosako Babarrunaren Kofradiak 4 ohorezko kofrade berri izendatu ditu XXVIII. Kapituluan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/11/16 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Boolo elkartea, Edurne Ormazabal, Garbiñe Biurrun eta Anjel Mari Peñagarikano dira ohorezko kofrade berriak. Kofradiak lore sorta banarekin Mari Carmen Iradi eta Koldobika Artola ekoizleei eskertu nahi izan diete eskeinako laguntza eta babarrunaren alde egindako lana.
  • Ikusgai iruditan ekitaldia amaieran. 
  • Babarrunaren Festak jarraipena du asteburuan egitarau oparoarekin.

Tolosako Babarrun Kofradiak XXVIII. Kapitulua ospatu berri du, 4 ohorezko kide izendatuz: Boolo elkartea, Edurne Ormazabal, Garbiñe Biurrun eta Anjel Mari Peñagarikano. Kofradiak lore sorta banarekin Mari Carmen Iradi eta Koldobika Artola ekoizleei eskertu nahi izan diete eskeinako laguntza eta babarrunaren alde egindako lana. Tolosako txistulariak eta Hodeiertz abesbatzak musikatu dute aurten, estreinakoz, arratsaldez burutu den ekitaldia. Ikusgai iruditan ekitaldia amaieran. 

Jarraipena du jaiak asteburuan

Ohi bezala, ekoizleak izango dira protagonista larunbatean, lehiaketa eta azoka tarteko. Aurten 23 ekoizlek hartuko dute parte lehiaketan eta epaimahaia Iñaki Alavak, Joxema Azpeitiak, Edurne Tranchok, Joseba Drabasa, Joxe Mari Barriola eta Kofradiako ordezkari batek osatuko dute. Azokan, bestalde, 20 postu izango dira gutxi gora-behera. Gainera, San Blas elkartearen odolki lehiaketa ere ospatuko da; guztira, 14 parte-hartzailek eman dute izena.

Hirugarrenez, larunbatean ere, Euskal giroak hartuko ditu kaleak. Babarrun Kofradiarekin elkarlanean burututako Euskal Jaien hirugarren edizioa izango da. 1913an eginiko “Fiestas Euskaras” deiturikoak, jarraipena du mendeurrena pasata. Musikak, euskal dantzak, garaian garaiko produktuak, herri-kirolak, lehiaketa gastronomikoak, euskara... elementu horiek guztiek bat egingo dute III. Euskal Jaian. Herritar zein bisitariei baserritarrez jantzitza bertaratzeko deia eta #EginIrrintzi traola erabiltzeko deia luzatzen die Udalak zein Kofradiak. Egun berean, X. Euskal Herriko Frisoi Txapelketa hartuko du Ferialekuak.

Horrez gain, Gorren Sentsibilizazio Astearekin bat eginaz, azken bi urteetan bezalaxe, Gainditzen elkartearen eskutik, zeinu hizkuntzako interprete bat egongo da Babarrunaren Festan.

Igandean berriz, sukaldariak protagonista, Gure Kaiola elkarteak antolatutako 32. lehiaketa gastronomikoa eta bazkari herrikoia tarteko. “Babarrunaren Festaren hastapenen bultzatzaile izan ziren” nabarmendu du alkateak. Urtero 20-30 bikotek hartzen dute parte Tolosako babarrun irabazlea sukaldatzeko lehiaketan eta 500 lagun inguru batzen dira Zerkausian bazkari herrikoian. Bazkarirako txartelak salgai daude oraindik.

Enkatea, Haurkizunak Ekuadorren duen proiektuarentzat

Azken hiru urteetan bezalaxe, Haurkizuna Fundazioarentzat izango da babarrun enkantearekin lortutako dirua. Haurkizunak Ekuadorren martxan duen gizarte garapen proiektu bati lagunduko zaio.

Egitaraua

AZAROAK 17

6:30 XXXI. Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketaren hasiera Trianguloa plazan / Comienzo del XXXI Concurso de Productores de la Alubia de Tolosa, en la plaza del Triángulo.

8:00 San Blas Elkarteak antolatuta XXVI. Odolki Lehiaketaren hasiera San Franzisko pasealekuan / Comienzo del XXVI Concurso de morcilla, en el paseo de San Francisco organizado por la sociedad San Blas

9:00-14:00 Azoka berezia Trianguloa plazan / Feria especial en la plaza del Triángulo.

10:15-13:00 Euskal Herriko X. Frisoi Txapelketa, ferialekuan/ X Concurso de ganado frisón de Euskal Herria, en el Ferial.

11:00 Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketako epaimahaiak bere lanari ekingo dio, Trianguloa plazan / El jurado del Concurso de Productores de la Alubia de Tolosa comenzará su labor en la plaza del Triángulo.

11:00 Dantza ikuskizuna Udaberri taldearen eskutik, Trianguloa plazan, eta ondoren, kalejira, “Bentazaharreko Mutiko Alaiek” lagunduta, Tolosako kaleetan barrena / Espectáculo de baile del grupo Udaberri en la plaza del Triángulo y “kalejira” con el grupo “Bentazaharreko Mutiko Alaiek”.

11:15 Erraldoiak Trianguloa plazan / Gigantes en la plaza del Triángulo

Goizean zehar, Lazkaoko trikitilariak Tolosako kaleetan zehar / Los trikitilaris de Lazkao amenizarán las calles de Tolosa a lo largo de la mañana.

12:00 Tolosako Babarrunaren Kofradiaren eta Bizkaiko Putxeraren Kofradiaren eskutik, Tolosako babarruna jateko aukera, Trianguloa plazan / Degustación de alubias de Tolosa, en la plaza del Triángulo, de manos de la Cofradía de la Alubia de Tolosa y la Cofradía de la Puchera de Bizkaia.

12:15 Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketako sari banaketa, Trianguloa plazan / Entrega de premios del Concurso de Productores de la Alubia de Tolosa, en la plaza del Triángulo.

12:30 Babarrun irabazlearen lakari baten ENKANTEA, Trianguloa plazan / SUBASTA de un celemín de la alubia ganadora, en la plaza del Triángulo.

Oharra: enkantean lortzen den dirua HAURKIZUNA fundaziora bideratuko da.

Nota: el dinero que se obtenga en la subasta se destinará a la fundación HAURKIZUNA.

12:45 XXVI. Odolki Lehiaketako sari banaketa / Entrega de premios del XXVI Concurso de morcilla.

13:00 Euskal Herriko X. Frisoi txapelketako sari banaketa/ Entrega de premios del X Concurso de ganado frisón de Euskal Herria.

14:30 Tolosako elkarte eta tabernetan babarrun jatea / Comida de alubias en las sociedades y bares de Tolosa

  • 18:45 Oihana Iguaran eta Unai Agirre bertsotan, Beti-Alai jatetxeko balkoitik

  • 19:15 Jainekin txaranga, Maria Luisa Agirre doktorearen plazatik hasita

  • 20:15 Asier Gozategi, Iñaki Larrañaga eta Julen Alonso trikitilariak, Orbelako balkoian; ondoren, trikitilariekin Euskal Herria plazara

  • 20:45-21:45 Solano & DJ DZ, Euskal Herria plazan

  • 23:30 Gozategi, Plaza Berrian

  • 01:30 Txaranga, Plaza Berritik hasita

AZAROAK 18

8:00 Gure Kaiola elkarteak antolatuta, XXXII. Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoaren hasiera, Trianguloan / Comienzo del XXXII Concurso Gastronómico de la Alubia de Tolosa, organizada por la sociedad Gure Kaiola en la plaza del Triángulo.

13:00 Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoko epaimahaiak bere lanari ekingo dio, Trianguloa plazan / El jurado del Concurso Gastronómico de la Alubia de Tolosa comenzará su labor, en la plaza del Triángulo.

14:30 Herri bazkaria, Zerkausian / Comida popular en el Tinglado

Oharra: 27 €-ko bazkariko txartelak ( 16 urtetik behera 15€) “Gure Kaiola” elkartean egongo dira salgai ostegun eta ostiraletan, 19:30etik 21:00etara, edo egunean bertan, Trianguloa plazan (600 859 683; gurekaiola@hotmail.com).

Nota: los tiques para las comidas, de 27 € (Menores de 16 años 15€), estarán a la venta en la sociedad Gure Kaiola, los jueves y los viernes, de 19:30 a 21:00 horas, o se podrán adquirir en el mismo día de la comida, en la plaza del Triángulo (600 859 683; gurekaiola@hotmail.com).

16:30 Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoko sari banaketa, Zerkausian / Entrega de premios del Concurso Gastronómico de la Alubia de Tolosa, en el Tinglado.

Irudi galeria

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA