Zabalik dago Gure Azoka bonu-kanpainan izena emateko epea

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/08/27 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Tolosako Azokako postuek irailaren 10era arte eman ahal izango dute izena udazkenean egingo den Gure Azoka bonu-kanpainan.

 

Udalak Gure Azoka 2026 bonu-kanpainaren deialdia egin du Tolosako Azokako postuei zuzenduta, kontsumoa sustatzeko eta bertako ekoizleen jarduera ekonomikoa indartzeko helburuarekin. 

Uztailaren 23an bi informazio-saio antolatu zituen Tolosako Udalak Gure Dendak eta Gure Azoka kanpainen xehetasunak ezagutarazteko. Abuztuan amaitu zen Gure Dendak bonu-kanpainan izena emateko epea, eta, orain, Gure Azoka kanpainaren txanda da: izena emateko epea zabalik dago, eta eskaerak irailaren 10era arte aurkeztu ahal izango dira.

Postu baten titularrak postu bakoitzeko eskaera bana aurkeztu beharko du, eta izen-ematea online egin behar da aldez aurretik, Udalak horretarako prestatutako web-plataformaren bidez.

Diruz lagunduko da kanpainari atxikitako postuetan egindako kontsumoa, postu horietan erabilgarri egongo den deskontu-bonu mota bakar baten bidez. Erosketa-bonu bakoitzak 5 euroko unitate-balioa izango  du, eta metagarriak izango dira. Informazio guztia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsulta daiteke, besteak beste, kanpainaren oinarriak, parte hartzeko baldintzak, eskaera egiteko prozedura eta bonuen funtzionamenduari buruzko informazio.

Tolosako Udalak azokako ekoizle eta saltzaile guztiak animatzen ditu kanpainarekin bat egitera eta, horretarako, irailaren 10a baino lehen eskaera aurkeztera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA