Aldaba erdigunetik gora doan bidean hobekuntza lanak burutuko ditu Udalak

Tolosako Udala
2019/01/10 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak

Bihar, urtarrilak 11, Aldabako kaxkotik gora doan bidea hobetzeko lanei ekingo die Udalak; Aldaba Zahar eta Lopetegi aldera joateko erabiltzen den bidea, hain zuzen. Aldabako frontoiaren ondoko zatia hobetzeko bidearen zoladura fresatu egingo da. Bizilagunek eskatutako jarduera da, ibilgailuek, gehienbat pisutsuek, arazoak baitzituzten goiko baserri eta ustiapenetara joan ahal izateko.

Lanek bi egun iraungo dute, bihar hasi, urtarrilak 11 eta larunbatean amaitu, urtarrilak 12. Udalak 2.716,45 euroko gauzatuko du bertan.