Itzuli da argindarra alde zaharrean

Tolosako Udala
2019/07/29 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak

Gaur goizean alde zaharreko bizilagun zein merkatariak argindarrik gabe izan dira ordu batzuez alde zaharrean gauzatzen ari diren lan batzuen ondorioz. Izan ere, inguruaren azterketa geologikoa egiteko zulaketa txiki batzuk egin dituzte gaur, ondoren lagina aztertzeko eta zulaketa horietako batek kable bat kaltetu du alde zaharreko zati bat argindarrik gabe utziz.

Dagoeneko berrezarri da argindarra eta orain sortutako kalteak aztertuko dira behin betiko irtenbidea emateko.

Udaletik barkamena eskatu dute sortu ahal izandako eragozpenengatik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA