Konpontze bidean dauden hainbat ezbehar txiki izan dira Tolosan euriagatik

Tolosako Udala
2019/01/23 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Arretaz jokatzeko gomendioa luzatu du Udalak, eta edozein ezbeharren aurrean Tolosako Udaltzaingoarekin (943 67 58 58) edota SOS Deiak—ekin (112) harremanetan jartzeko deia egin du.

Gipuzkoa alerta laranjan dago euriagatik gaur, urtarrilak 23, bihar eguerdira bitarte, hilak 24. Tolosan hainbat ezbehar txiki izan dira jada konpontze bidean daudenak:

  • Zuhaitz bat erori da Eskolapioetan, jada kentzeko lanak ari da burutzen Udala.
  • Telefonicako zutabe bat erori da Usabalen, Sagardotegiko bidean, eta enpresa bera jakinaren gainean dago ahalik eta lasterren erretira dezan.
  • Kondeko Aldapan zuhaitz bat erori da ere, eta kentzeko lanak abian dira.
  • Eta Arzabaltza industriagunean lur-jauzi txiki bat izan da, jada erretiratu duena Udalak.

Egoerak hobera egingo duela aurreikusten da eta bihar, urtarrilak 24, alerta laranjatik horira igarotzea.

Arretaz jokatzeko gomendioa egin du Udalak eta edozein ezbeharren aurrean Tolosako Udaltzaingoarekin (943 67 58 58) edota SOS Deiak—ekin (112) harremanetan jartzeko deia luzatu du.