Udalak 12 kaletako zoladura berrituko du uda honetan hasita

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/07/20 | Obrak, Zerbitzuak
  • Kale-asfaltatze osoen eta mantentze-lanen artean, guztira, 300.000 euroko inbertsioa gauzatuko du Udalak.
  • Zoladuraren mantentze-lanak burutuko dira 8 kaletan, eta kale osoa hartuko duen asfaltatze-lan integralak, berriz, beste 4 gunetan.

Kale-asfaltatze osoen eta mantentze-lanen artean, Tolosako 12 kaletako zoladura berrituko du Udalak uda honetan hasi eta urte amaiera bitartean. Guztira, 300.000 euroko inbertsioa gauzatuko da zoladuraren mantentze-lanak burutuz 8 kaletan, eta kale osoa hartuko duen asfaltatze-lan integralak eginez beste 4 gunetan.

Hau definitzeko, herriko kaleen egoeraren azterketa gauzatu du Udalak, premiazko beharrak lehenetsiz. Hori horrela, honakoak izango dira esku-hartze guneak:

Kale osoko asfaltatzeak:

  • San Esteban auzoa.
  • Rondilla kalea.
  • Andre Mari kalea.
  • San Blas auzoan, hilerriko bidea.

Zoladuraren mantentze-lanak:

  • Pedro Tolosa.
  • Iparragirre kalea.
  • Eguzkitza sagardotegiko bidearen esparru publikoa.
  • Donostia etorbidea.
  • Bentaundi.
  • Bizkaia kalea.
  • Iurre auzoan, Eroski hipermerkatu pareko kalea.
  • San Frantzisko pasealekua.

Behin lanak hastear direnean, kalez kaleko ordutegien eta trafiko mozketen informazioa zabalduko da.

Edozein zalantzaren aurrean, 943 69 75 00 telefonora dei daiteke, hirigintza@tolosa.eus -era idatzi edota Udaleko Obra eta Zerbitzuen Departamentura bertaratu (Plaza Zaharra 6).

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA