Berazubi eta Kondeaneko aldaparen arteko eskailerak berritzeko lanak abiatuko dira bihar

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/06/09 | Obrak, Zerbitzuak
  • Lanek irauten duten bitartean ezingo dira eskailerak erabili, eta Paper Eskolaren alboko aldapatik egin beharko da joan-etorria. 
     

 

Udalak bihar abiatuko ditu Berazubi auzoko haur parkearen eta Kondeaneko aldapako 36. zenbakiaren artean dauden eskailerak berritzeko lanak. 

Irisgarritasuna hobetzea eta oinezkoen segurtasuna handitzea izango dira lanaren helburuak. Horretarako, zorua eta heldulekua berritzearekin batera, euria egiten duen garaietarako uraren kanalizazioa hobetzeko beste lan batzuk ere egingo dira.

Lanen iraupena, hiru aste ingurukoa izango da gutxi gora behera. Bitarte horretan, eskailerak ezingo dira erabili, eta Martin Jose Iraola kaletik —hau da, Paper Eskolaren alboko aldapatik— egin beharko da joan-etorria. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA