Kirol parkearen alboko pasealekuko argiteria-sistema aldatu da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/05/14 | Obrak, Zerbitzuak
  • Kale-argi baxuak beharrean, farola altuak jarri dira.

 

Iazko urtarrilean inauguratu zen Usabal kiroldegiaren kanpoaldeko kirol parkea; skate parka, pump truck pista, trialerako eremua eta tirolina guneak biltzen dituen espazioa, alegia.

Bada, hasiera-hasieratik argiteria propio hondatu izan dute behin eta berriz, kirol guneetako eta pasealekuko erabiltzaileen kalterako. Lurrean botata eta errotik puskatuta agertzen ziren maiz. Egoera hori ekidin eta konponbide iraunkorrago bat eman asmoz, argiteria-sistema aldatu du udalak: kale-argi baxuak beharrean, farola altuak jarri dira.

Joan den astean herri-lanetako brigadak oinarriak prestatu zituen; bada, gaur, farolak jarri dira, eta argiteria-sisteman moldaketak egin ere. Lanak bihar amaitzea aurreikusten dute, eta ordutik aurrera berriro ere martxan izango da argiteria.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA