Datorren astelehenean, apirilak 15, amaituko da 2019ko zirkulazio zerga ordaintzeko borondatezko epea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/04/09 | Ogasuna

2019ko Zirkulazio Zergaren borondatezko ordainketa egiteko epea martxoaren 1etik apirilaren 15a bitartekoa izango da. Guztira 10.476 ibilgailuren jabeek ordaindu behar dute zerga. 6.955 herritarrek helbideratuta dute ordainketa. Gainontzekoei, erreziboa igorriko die udalak. Ordainketa telematikoki burutu daiteke 'Nire ordainketa' plataformaren bitartez edota banketxeetan. Horrez gain udal bulegoetan ere ordaindu daiteke, baina txartel bidez soilik. Ezin da esku-dirutan ezta transferentzia bidez ordainketarik egin.

Informazio gehiago www.tolosa.eus -en eta edozein zalantza argitzeko 943 697 458 telefonora deituta.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA