Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzeko borondatezko epea zabaldu du Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/05/16 | Ogasuna
  • Borondatezko epealdia maiatzaren 15etik uztailaren 2ra bitartekoa izango da.
  • Aurten, Tolosan, 17.144 ordainagiri jaurti ditu Udalak

  • Helbideratu gabeko ordainagiriak, zergadunek adierazitako zerga helbideetara igorriko dira eta internet bitartez edota entitale laguntzaileetan egin daiteke ordainketa.

2018ko Hiri eta Landa Izakerako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epealdia maiatzaren 15etik uztailaren 2ra bitartekoa izango da.

Tolosako Udaleko Ogasun sailetik jakinarazi dutenez, aurtengo ekainaren 22a baino lehen helbideratutako ordainagiriak entitate finantzarioen kontu korrenteetatik kobratuko dira zuzenean, ordaintzeko borondatezko epea amaitzen den egunean bertan.

Helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira maiatzean zehar. Kasu honetan, ordainketa internet bitartez, 'nire ordainketa' atalean, edota entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki kutxa eta kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu behar da.

Ekainaren 8ra iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, Tolosako Udalean eskatu behar du.

Aurten, Tolosan, 17.144 ordainagiri jaurti ditu Udalak, 16.658 herrian bertan, eta 486 landa eremuan. Horietatik, 14.515 daude helbideratuta; 2.629 helbideratu gabe.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA