Udal-tasetan hobariak eskatzeko epea, zabalik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/01/08 | Ogasuna
  • Udal-webgunean kontsulta daiteke 2026rako zehaztutako egutegi fiskala. Bertan jaso dira zerga eta tasak ordaintzeko epeak.

  • Hobariak eskatzeko epea urtarrilaren 1etik otsailaren 19ra artekoa izango da.

  • Ondasun higiezinen gaineko zergan, familia ugarien kasuan, hobariak eskuratzeko irizpideak aldatu dira: errenta hartuko da kontuan lehen aldiz. 

 

2026. urteari dagokion egutegi fiskala argitaratu du Tolosako Udalak, zerga eta tasa guztiak ordaintzeko epeak jasotzen dituen egutegia, hain zuzen ere. Dagoeneko, udal webgunean dago kontsultagai. Bertan kontsulta daitezke, besteak beste, zaborren tasa, jarduera ekonomikoen zerga, ondasun higiezinen zerga eta ilbilgailuen zerga ordaintzeko borondatezko epeak. 

Herritarrek kontuan hartu beharko dute helbideratutako erreziboak borondatezko epearen azken egunean kobratuko direla. Helbideratu gabekoen kasuan, aldiz, ordaintzeko dokumentua posta arruntez jasoko dute herritarrek. Zergadunak ez badu aipatutako ordainagiria jasotzen, Udalean eskatu beharko du (Plaza Zaharra 6 A), astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etik eguerdiko 14:00etara. 

Honako hau da 2026rako finkatutako egutegi fiskala (ordaintzeko borondatezko epeak barne):

 

Urtean behin ordaintzen diren zergak eta tasak

  • Ibilgailuen zerga:                                           martxoak 1-apirilak 15

  • Ondasun higiezinen zerga:                           maiatzak 15-ekainak 30

  • Jarduera ekonomikoen zerga:                       urriak 1-azaroak 10

  • Zaborren tasa:                                               ekainak 1-uztailak 7

  • Ibilgailuen sarbide eta pasabideen tasa:       ekainak 1-uztailak 7

  • Kutxazan automaikoen tasa:                         ekainak 1-uztailak 7

  • Autotaxia:                                                       ekainak 1-uztailak 7

  • Baratzeak:                                                      urriak 1-azaroak 10

 

Hilean behin ordaintzen diren tasak

  • Etxez etxeko laguntza (hilean behin):   hurrengo hileko 20. eguna

 

Hiru hilean behin ordaintzen diren tasak

  • Azokak (hiru hilean behin): hiruhilekoko 2. hilabeteko 15. egunetik 3. hilabeteko 15. egunera.

  • Terrazak (hiru hilean behin): hiruhilekoko 2. hilabeteko 15. egunetik 3. hilabeteko 15. egunera.

 

Sei hilean behin ordaintzen diren tasak

  • Belena patioa (sei hilean behin): ekainak 1-uztailak 7 / urriak 1-azaroak 10.

 

Salbuespenak eta hobariak eskatzeko epeak: urtarrilak 1-otsailak 19

  • Ondasun higiezinen zerga:

    • Familia ugariaren hobaria

    • Bizigune edo ASAP

    • Eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak

  • Ibilgailuen zerga eta hobariak

    • Desgaitasuna izateagatik salbuespena

    • Ibilgailu historikoen hobaria

    • Motor elektrikoa duten ibilgailuen hobaria

    • Ibilgailu hibridoen hobaria

    • Familia ugariak

    • Nekazaritzako makinariaren hobaria

  • Hondakin-bilketaren tasa

    • Egoera ekonomikoaren araberako hobaria

    • Auzokonposta edo autokonposta

 

*Eskaera epe horietan egiten ez bada, eskaera ez da kontuan hartuko. 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA