Zabalik da Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/05/16 | Ogasuna
  • Ekainaren 30eko 13:00ak arte izango da ordainketa egiteko epea; helbideratua dutenei egun horretan bertan egingo zaie kobraketa. 

 

Abiatu da Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kanpaina, landa eremuko eta hiri-lurretako kasuetan. Ekainaren 30eko 13:00ak bitarte izango da zabalik zerga ordaintzeko borondatezko epea. Hain zuzen, egun horretan bertan kobratuko zaie zerga helbideratua dutenei.

Aurtengo agiria helbideratu nahi dutenek, ekainaren 13a baino lehen egin beharko dute eskaera. Data horretatik aurrera eskaera egiten dutenen kasuan, 2026an sartuko da indarrean helbideraketa.

Helbideratuta ez dutenen kasuan, gomendatzen da erakunde laguntzaileren baten bidez, edo Euskal Administrazioaren Ordainketa-Pasabidearen bidez (www.euskadi.eus/nireordainketa) egitea ordainketa. Udaten presentzialki ordaintzeko aukera izango da, txartelarekin soilik.  

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA