Zirkulazio zerga ordaintzeko borondatezko epea zabalik

Tolosako Udala
2018/02/27 | Ogasuna

2018ko Zirkulazio Zergaren borondatezko ordainketa egiteko epea martxoaren 1etik apirilaren 16a bitartekoa izango da. Apirilaren 6ra arte helbideratu dezakete zerga zergadunek. Guztira 10.476 ibilgailuren jabeek ordaindu behar dute zerga. 6.955 herritarrek helbideratuta dute ordainketa.

Gainontzekoei, erreziboa igorriko die udalak. Ordainketa telematikoki burutu daiteke 'Nire ordainketa' plataformaren bitartez edota banketxeetan. Horrez gain udal bulegoetan ere ordaindu daiteke, baina txartel bidez soilik. Ezin da esku-dirutan ezta transferentzia bidez ordainketarik egin.

Informazio gehiago www.tolosa.eus -en eta edozein zalantza argitzeko 943 697 458 telefonora deituta.