Tolosatzen parte-hartze ekimena aurkeztu da Herritarren Partaidetzako I. Kongresuan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/11/24 | Komunitatea eta Gobernantza

Gipuzkoako Partaidetzako I. Kongresua antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta gaur izango du amaiera, azaroak 24. Tabakalera eskenatoki, tokiko erakundeek eta nazioartekoek bultzatu eta arrakasta duten esperientziak partekatzea izan da helburua. Horretarako, Danimarka, Mexiko eta Suitza, eta Gipuzkoako sei Udaletako ordezkariak gonbidatu dira beren esperientziak azaltzera, tartean, Tolosakoa. Olatz Peon Ormazabal alkateak aurkeztu zuen atzo Tolosatzen. Oñati, Urnieta, Hernani, Irun eta Donostiako udal ordezkariek ere beren partaidetza espazioez, proposamen, ideia eta estrategiez hausnartu dute, besteak beste. Zuzenean eskaini genuen atzoko saioa: 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA