Alde Zaharreko eta Santa Klara inguruko bertakoen aparkalekuen berrantolaketa azaltzeko bilera, ekainaren 10ean

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/06/04 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Informazio bilera auzo horietako bizilagunei zuzenduta dago eta arratsaldeko 18:30ean izango da udaletxeko batzar aretoan; Tolosako Udalak landutako alternatiba integrala aurkeztuko du, osatutako planaren baitan.
     

Zumarditxikiko proiektua aurrera doa eta hori egikaritzeko urratsak ematen jarraitzen du Tolosako Udalak. Ildo horretan, espazio hori herriarentzako berreskuratzeko prozesua  martxan jartzeko baldintza Alde Zaharreko eta Santa Klara inguruko bizilagunei aparkatzeko alternatiba eskaintzea izan da, eta udalak bertako aparkalekuaren alternatiba landu du eta horixe aurkeztu nahi die orain bertako bizilagunei; hain zuzen, eremu honetako bizilagunengan izango baitu eragin handiena Zumarditxikiko eraberritzeak.

Gauzak horrela, datorren ekainaren 10ean, asteazkena, Zumarditxikiko aparkalekuari irtenbidea emateko udalak landutako alternatiba aurkezteko bilera irekia egingo dute Alde Zaharreko eta Santa Klarako bizilagunekin, arratsaldeko 18:30ean udaletxeko batzar aretoan.

Udalak aurkeztuko duen alternatiba lantzeko, aurrez, herriko aparkalekuen eta bereziki Zumarditxikiko aparkalekuaren erabilerari buruzko azterketa sakona egin du, udal teknikarien eskutik. Alternatiba osoaren berri emango du Udalak, osatutako proposamenaren nondik-norakoak eta emaitza nagusiak azaltzeko.

Zentzu horretan, gogora ekarri behar da bertan aparkatzen diren ibilgailuen gehiengoa auzo horietan bizi direnena dela, eta hori dela eta, udalak landutako alternatiba, espreski Alde Zaharreko eta Santa Klarako bizilagunei zuzendutakoa da, horiek izango baitira proposamenaren onuradun nagusienak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA